Hilaren 25ean, Urte Berri Egunean eta Errege Egunean egiten dute, egun bakoitzean dagokion antzezkizuna.
1978 urtean egin zuten lehen aldiz jaiotza biziduna Hondarribiko Mendelu auzoko Betharrameko Mikel Garikoitz parrokian. Ordutik ez dute huts egin, eta aurten ere ohiturari eutsiko diote. Hilaren 25an, Urte Berri Egunean eta Errege Egunean egingo dute, 11:30eko mezaren barruan. Egun bakoitzean, egun horri dagokion errepresentazioa egingo dute.
Jaiotza bizidunaz gain, jaiotza mekanikoa ere muntatzen dute Betharramen. Jaiegunetan eta bezperetan bisitatu daiteke, baina ordutegi desberdinetan: jaiegunetan, 10:00etako eta 11:30eko ospakizunen aurretik eta ondoren; bezperetan, arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara.
Hilaren 25an, eta urtarrilaren 1ean eta 6an egiten dute Betharrameko jaiotza biziduna