Azaroko ohiko osoko bilkuran hartutako konpromisoa betetze aldera, azterketa bat egin duela jakinarazi du.
Azaroko ohiko osoko bilkuran hartutako konpromisoa betetze aldera, kontratuetan gizarte klausulak aplikatzeko azterketa bat egin duela jakinarazi du udalak, gero, sistematizatu eta kontratu guztietan aplikatzeko asmoz. Orain, azterketa hori gainontzeko udal taldeei igorri diela adierazi du Jose Antonio Santano alkateak.
Santanok gogorarazi duenez, mota horretako klausulak “aspaldidanik” ari da aplikatzen udala, baina hurrengo pausoa sistematizatzea dela esan du, eta horretarako egin dutela azterketa.
Gizarte klausulak kontuan hartuta, irizpide sozialak (lan munduan sartzeko zailtasuna, berdintasuna ingurumena…) aintzat hartzen dira udal kontratazioan.
Santanoren arabera, azken urteetan legedia aldatu egin da, eta horrek aukera berriak sortu ditu.
Urtarrilan zehar, udal taldeen iritziak bilduko dituztela iragarri du alkateak, eta, behin horiek jasota, gizarte agenteekin bilduko direla horien iritziak ere kontuan hartzeko.
Jose Antonio Santano