Udal gobernuak 72.161.341 euroko aurrekontua proposatuko du.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, hilaren 29an (osteguna) izango da 2017ko aurrekontuen gaineko plenoa. Guztira, udal gobernuak 72.161.341 euroko aurrekontua proposatuko du; iaz baino %3,41 handiagoa izango da. Horrez gain, egun berean abenduko osoko bilkura egingo dute.
Miguel Angel Paez Ogasun delegatuaren arabera, dagoeneko udal talde guztiekin biltzen ari da euren proposamen eta emendakinak entzuteko asmoz. Edonola ere, iragarri du udal talde guztien emandakinak, partzialak edo osoak izan, 2017ko aurrekontuetan sartzeko asmoa duela, eta hori proposatuko diela talde guztiei.
Aurrekontua 72 milioi euro pasatxokoa izan arren, aurrekontu kontsolidatua (udala, elkarte eta partzuergo publikoak kontuan hartuta) 75.987.813,58 eurokoa da.
PPren eta EAJren botoekin aurrera atera du PSEk udal aurrekontua