San Tomas Egunaren harira girotzen ari da apurka Urdanibia plaza. Santomas zaleena da hiriaren erdigunea.

Taloa airean Urdanibia plazan.
Irunen bada giro gaur. Urdanibia inguruan eta Moskun batez ere. San Tomas Eguneko azoka egiten ari dira alde zaharreko plaza ezagunean. Osagai askokoa: lehiaketak, postuak, animalien erakusketak, jakiak, edaria, musika. Osagai guzti horiekin egunaz gozatzea beste aukerarik ez dute irundarrek.
Nagi, erdipurdiko eguraldiarekin esnatu da egun seinalatua. Apurka-apurka, baina, buruko zapi eta txapelez estalitako burutxoek jarriko dute osatuta dagoen menuaren gatza eta piperra. Goizean adinekoak eta haurrak izan dira nagusi. Beste guztien txanda ere iritsiko da. Hau da, irundarrek egun osoa dute jaiaz gozatzeko.
Honakoak Urdanibian HITZAk goizean jaso dituen hainbat irudi dira.