Puente Genil kanpoan utzi, eta pauso bat gehiago eman du Bidasoak Espainiako Kopan. Partida berdindu egin zuen arren, joaneko partidan aterako errenta nahikoa izan da aurrera egiteko.
Atzoko partida oso berdindua joan zen, eta hasieran izan zen markagailuan alderik handiena bi taldeen artean, talde irundarraren mesedetan. Ondoren, Puente Genilek erreakzionatu egin zuen, baina ez bata ez bestea ez zen gai izan puntu askoren aldearekin aurreratzeko markagailuan, eta, azkenean, berdinketarekin bukatu zen, 24na. Joaneko partidan 32-26 irabazi zuen Bidasoak.
Gaur jakingo du Bidasoak noren kontra jokatuko dituen final zortzirenak. Lau talde hauetako bat izango da: Cangas, Benidorm, Anaitasuna edo Villa de Aranda.

Bidasoa eskubaloiaren 2016-17 denboraldiko plantilla.