Udalak aurkeztu dituen aurrekontuak kontinuistak direla iritzi dio SPI Si Se Puede Irunek.
Udalak aurkeztu dituen aurrekontuak kontinuistak direla iritzi dio SPI Si Se Puede Irunek, eta horren aurrean, osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri du. “Kooperatibismo edo autogestioan eta gizarte babes handiagoan ez dira ekintza lerro berriak martxan jartzen, ezta inbertitzen ere demokratizazio edo herritarren parte hartzean ere”, adierazi du SPIk.
Udal taldeak gogorarazi du Irun Gipuzkoako langabezia tasa handienetakoa den herria dela Gipuzkoan, eta langabezia jaisten doan arren, enplegu eraginkorra ez dela sortzen ari, “kontratu berrien %90 aldi baterakoak dira”.
Zentzu horretan, sektoreka, denda txikiena ari dela gehien sufritzen esan du, eta aurrekontuek ez diela irtenbiderik ematen.
Udal gobernuak zorra ordaintzeari ematen diola lehentasuna iritzi dio SPIk, eta kredituaren likidezia ez duela gizarte larrialdira bideratzeko baliatzen.
Azkenik, azpikontratazioen alde egiten jarraitzen duela esan du, eta urtero ohiko transferentziak handituz doala %13,50ra iritsi arte.
6 milioi euroko zuzenketa partzialak
SPIk hamalau zuzenketa partzial aurkeztu ditu, guztira, 6 milioi euroko aurrekontuarekin. Gazteei zuzenduta, CBA handitzea eta pisua aurkitzeko gazteen gida bat sortzea proposatu du. Enpleguari dagokionez, kooperatibak sortzeko pizgarriak edo berme funtsak eskatu ditu. Animalientzako parkeak handitzea proposatu du, baita herritarren parte hartzea bultzatzeko elkarte plana eta partida handitzea ere. Laguntzaileentzako laguntzak ere galdegin ditu.
LGTB eta Berdintasun egunak, zorra ez amortizatzea, bizikletaren erabilpena sustatzea eta parkeak estaltzea daude beste proposamenen artean.
David Soto, Si Se Puede Irunen zinegotzia