Lizuniagatik abiatuko dira eta bertara itzuli. Hiru ordu eta erdiko txangoa izango da.
Larrunera mendi irteera antolatu du Blagan Euskara Elkarteak iganderako, hilaren 18rako. 08:30ean Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira, kotxez, Bera aldera. Bera herritik bost bat kilometrora dagoen Lizuniagako lepoan hasiko dute ibilbidea. Hortik Larrun aldera abiatuko dira eta Larrunetik buelta Lizuniagara.
Blaganek azaldu duenez, “gutxi gorabehera hiru ordu eta erdiko iraupena izango du, 780 metroko desnibelarekin”. Irteera irekia da edozeinentzat, eta baldintza bakarra dago, blagan aritzeko gogoa izatea.
Amalur bisitatu eta gero, oraingoan Larrunera hurbilduko da Blagan