Urtarrilaren 1etik aurrera, hondakin organikoak jasotzen dituen edukiontzi marroia irekitzeko txartela erabiliko da, orain arteko giltza beharrean.
Urtarrilaren 1etik aurrera, hondakin organikoak jasotzen dituen edukiontzi marroia irekitzeko txartela erabiliko da, orain arteko giltza beharrean. Edonola ere, aldaketa ez da bat-batekoa izango, eta
Txinzer mankomunitateak jakinarazi duenez, bi hilabetako epean espero dute guztiz ordezkatzea.
Irunen edukiontzi marroia irekitzeko Irun Txartela erabili beharko da, eta Hondarribian, berriz, Txingudi Txartel berria jarriko da indarrean. Bi txartelak doakoak dira herritarrentzat.
Txartela magnetikoa da, eta familia bakoitzak ematen dion erabilera automatikoki gordeko da. Horren bidez, edukiontzi marroia zenbat aldiz erabiltzen den kontrolatu ahal izango dutela esan du Txinzerrek, eta horren arabera, zabor tasa murriztua ezarri, organikoa bereizten duten etxeetan. Hain zuzen, hondakin organikoak berziklatzen dutenek, berziklatzen ez dutenek baino %39 tasa merkeagoa izango dute.
Tasa murriztua aplikatuko da hilean txartela gutxienez hiru aldiz erabiltzen denean (egun desberdinetan) eta urtean, gutxienez, bederatzi hilabetetan. Urte amaieran egiaztatuko dituzte datuak, eta baldintzak bete ez dituztenek bi tasen arteko aldea ordaindu beharko dute (gehienez, 53,20 euro).
Informazio gehiago 902 119 384 telefono zenbakian.
Edukiontzi marroia irekitzeko sistema berria, txartel bidez.