Bidean ikasia (1993-2016) liburua argitaratu du Arantxa Urretabizkaia idazleak. Bertan, Hondarribiko alardea oinarrian hartu du, eta kronika, fikzioa eta hausnarketa bildu ditu: “Hausnarketa horretan esplikatzen dut zer ikasi dudan bidean”.
Jaizkibel konpainiaren sorreran zerbait kontatuko zuela sentitu zuen: “Hasieratik nekien hau kontatuko duela, eta orain iruditu zait momentu aproposa; gauzak izugarri aldatu dira”, adierazi du.
Jaizkibel konpainiarekin bizi izan duen momenturik gogorrena espaloietan dagoen jendeak etsaitzat hartzen zuela izan da: “Haiek ni etsaitzat naukate, baina nik haiek ez ditut etsaitzat”, esan du.
Biharko Hitzaren astekarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Alardeari buruz izan ezik, Durangoko Azoka eta hurrengo proiektuei buruz ere hitz egin du Urretabizkaiak.
Arantxa Urretabizkaia Hondarribiko Kale Nagusian.