Elkarretaratzearen aurretik izango da, eta ondoren afaria egingo dute Olagarron.
Ostiralean, asteroko elkarretaratzearen aurretik, Usurbilgo Kaleraguneko kide batek hitzaldia emango du Hondarribiko Olagarro elkartean. Joan den larunbatean abiatu zuten Kaleragunea dinamika Usurbilen eta urtarrilaren 8ra arte dozenaka euskal preso ohik parte hartuko dute. “Euskal preso politikoak etxeratzeko helburua” du Usurbilgo dinamikak eta herri askotan horri lotutako ekintzak antolatzen ari dira.
Hondarribian ostiral honetan egingo dute, hilaren 23an. 19:00etan hitzaldia izango da Olagarro elkartean. Usurbilgo itxialdian parte hartzen ari den pertsona batek Kaleragunearen aldarrikapenak zeintzuk diren eta aurrera begira eman nahi dituzten urratsak azalduko ditu.
Hitzaldiaren ondoren, 20:00etan, ohiko elkarretaratzea egingo dute San Pedro kalean eta afari batekin bukatuko dute jardunaldia. Hitzaldia bezala, afaria ere Olagarro elkartean izango da, 20:30ean, eta
posta elektronikoz eman behar da izena.
Zortzietako elkarretaratzearen aurretik izngo da hitzaldia