Lehen fase honetako lanak Gabonak bukatzerako amaitzea espero dute.
Sartu dira hondea makinak San Martzial kalean, eta hilabete batzuetan itxura izango du inguru horrek, hurrengo fase batean Sargia parkea ere berrituko dutelako.
Lehen fase honetan, San Martzial kalea eta Sargia parkea lotzen dituen horma botako dute, eta horrenbestez, kalea eta parkea lotuta geratuko dira. Horrez gain, ur eta saneamendu sarea berrituko dute. Lehen fase honetako lanak Gabonak bukatzerako amaitzea espero dute.
Erabiltzaileek eduki ditzaketen oztopoei begira, egunotan espaloiaren eskuineko aldea (San Juan plaza aldera) moztuta egongo da, eta horrenbestez, ez da arazorik egongo atari nahiz hango komertzioetara sarbidea izateko. Ibilgailuentzat ere irekita egongo da errepidea. Lanen aurrekontua 844.097,49 eurokoa da.
Udalak gogorarazi duenez, lanek irauten duten bitartean San Martzial kaleko eta inguruko bizilagun eta komertzioetako arduradun eta ostalariek aukera izango dute San Juan plazako parkinean aparkatzeko 40 euroren truke. Horretarako HAZra jo beharko dute.
San Martzial kaleko lanak hasi dira.