Jostailu berriak, eta sexistak edo belikoak ez direnak biltzen ari dira. 13 urtetik aurrerakoentzat kirolari lotutako opariak behar dituzte.
Larunbata da jostailuak eramateko azken eguna. Argazkia iazko kanpainakoa da
Hondarribiko Gurutze Gorria jostailuak biltzen ari da aste honetan, Gabonetan ez dadin haurrik geratu oparirik gabe. Jostailu berriak nahi dituzte, erabili gabeak, haurraren duintasunari ere erreparatzen baitiote. Berriak, eta belikoak edota sexistak ez izatea, hori da eskatzen dutena. Puntaleko egoitzan jasotzen dituzte, Molla etorbidean, eta gizarte zerbitzuetako programetan izena emanda dauden haur hondarribiarren artean banatuko dituzte.
Duela ia hogei urte hasi zen Gurutze Gorria
Bere eskubideak jokoan goiburuko kanpaina egiten. Hondarribian astelehenean abiatu zuten aurtengo bilketa eta larunbata arte ariko dira jostailuak jasotzen. Ostirala arte 16:30etik 20:30era eraman daitezke eta larunbatean goizez egongo dira biltzen, 10:00etatik 13:00etara.