Kulturtruk proiektuaren barruan, Marte espazioa zabalduko dute gaur.
Kulturtruk proiektuaren barruan, Marte espazioa zabalduko dute gaur arratsaldean. Proiektu horren asmoa, dirua alde batera utzi, trukearen bidez jendeak artea eskuratzeko aukera izatea da. Horrez gain, esperientzia aberastu nahi dutela ere gaineratu dute sustatzaileek.
Hain zuzen, proiektu horretan parte hartzen duten artistak Miren Gonzalez Goikoetxea, Ura Iturralde, Alberto Letamendi eta Ainara Oscoz dira.
Erakusketa gaurtik hilaren 21era egongo da zabalik, eta ostiral honetan, hilak 16, festa berezia egingo dute: luntxarekin batera, Rubioren kontzertua izango da.
Marte sorkuntza laboratorioa Virgen Milagrosa kaleko 20.en zenbakian dago, Irunen.
Miren Gonzalez Goikoetxearen artelan bat.