Urtarrilaren 14an egingo dute euskal presoen aldeko manifestazioa. Sare plataformak uste du esfortzuak bikoizteko unea dela.
Urtarrilaren 14an euskal presoen aldeko manifestazio handia egingo dute Bilbon, Sare plataformak deituta.
Manifestazioa “inflekzio puntu” izatea nahi du Sarek, eta Hondarribiko taldeak herritarrei deia luzatu diete, batzeko. “Giza eskubideen alde gaudenok ezin dugu etxean gelditu; gure hatz salatzailea erakutsi behar dugu Bilboko manifestazioan”.
Horregatik, autobusa jarriko dute herritik. Miramarretik aterako da, 15:00etan. Autobusetan, “manifestazio bukaeran beharko dugun hatz salatzailea” erosteko aukera izango da, bi euroan.
Autobusean lekua erreserbatu nahi duenak 650 98 47 45 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezua idatzi behar du.
Presoen aldeko iazko manifestazioko irudi bat