EAJ, Abotsanitz eta PSE-EEko zinegotziak elkarretaratu dira.
Udal ordezkariak, asteburuko atentatuen kontrako elkarretaratzean
Asteburuan Istanbulen, Kairon eta Mogadiscion gertatu diren atentatuen kontrako elkarretaratze isila egin dute gaur eguerdian Hondarribiko Kale Nagusian, udaletxe parean. Eudelek deituta egin dute, hiru atentatuak gaitzesteko: “Erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria”, azaldu du udalak ohar bidez.
Argazkian ikus daitekeenez, EAJ, Abotsanitz eta PSE-EEko ordezkariak izan dira elkarretaratzean.