Miguel Angel Paez Ogasun delegatuak emango ditu xehetasunak.
2017ko aurrekontu orokorren berri emango du, gaur, Miguel Angel Paez Ogasun delegatuak. Herritarren aurrean aurkeztuko ditu, eta edonork izango du aukera deialdi horretara joateko. 19:00etan hasiko da aurkezpena CBA liburutegian.
Udaletik aurreratu dutenez, taula eta grafiko bidez azalduko dituzte aurrekontuen puntu nagusienak.

Gaur aurkeztu dute aurrekontuen proiektua