Europan parte hartzeko aukera ematen duten postuen atarian daude, zazpigarren tokian. Gaur bertan jokatuko dute mutilek, etxean, Vinciosen kontra.
Denboraldia erdialdera iritsi da, eta Leka Eneako Superdibisioko emakume nahiz gizonen taldeak sailkapenaren erdialdean kokatu dira, Europan parte hartzeko aukera ematen duten postuen atarian: bi taldeak zazpigarren tokian daude.
Neskek puntu bakarrera daukate Europarako txartela, zortzina puntura berdinduta baitago seigarren sailkatuarekin, Arteal. Azken bi partidak irabazi egin ditu, eta bolada horrekin jarraitu nahi du sailkapenean gora egiteko. Jardunaldi hau etxean jokatuko du, Orosoren kontra. Zortzi puntu dituzte galiziarrek ere, eta garrantzitsua izango da bi puntuak lortzea aldea ateratzeko.
Mutilek zertxobait urrunago daukate Europako postua, hiru puntura. Edonola ere, Burgos seigarren sailkatuak baino partida bat gutxiago jokatu du, eta, beraz, aukerak baditu datorren urtean Europan jokatu ahal izateko. Gaur bertan jokatuko du bederatzigarren jardunaldiari dagokion partida, Vinciosen kontra, Sonia Etxazarreta zentroan, 18:30ean. Vincios jaitsiera postuetan dago, beraz, aukera bikaina izango du bi puntuak eskuratzeko.
Leka Eneako Superdibisioko emakumeen taldea.