'Cuentos umbilicales' liburua aurkeztuko dute ostiralean
Liburuaren 1.500 ale saldu dira dagoeneko eta hirugarren edizioa argitaratu dute.
Gloria Galanek Cuentos umbilicales liburua aurkeztuko du gaur Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00etan. Madrildarra da Galan, baina gurasoak bidasoarrak ditu.
Liburuak 23 istorio derberdin jasotzen ditu, bata bestearengandik bereizita. Askotariko gaiak lantzen ditu egileak baina emozioa presente dago uneoro kontakizunean: bikoteko kontuak, erabakiak hartzeko zalantzak… horrelako gaiak azaltzen dira Cuentos umbilicales lanean.
Aurkezpenean, Kalixa Silanes Kultura zinegotzia izango du ondoan idazleak.