Datorren ostegunean, hilak 15,
Juan Puerto, de Calamonte a Arangoiti dokumentala emango dute Kabigorrin, 19:00etatik aurrera. Juan Puerto Morcillo Alternatibako militantea da. Aurrerapen bat nahi duenak
Berria-n egindako
elkarrizketa irakur dezake hemen.
1938an jaio zen Puerto Meridan (Extremadura, Espainia). 36ko gerra zen. Faxistak aurrera zihoazen, eta uztailaren 29an, albisteak kontraesankorrak ziren tokiaren arabera. Madrilgo
ABC-ren azalean “etsaiak” (matxinatuei buruz ari da) Errepublika galtzeko tokian uzten zuen ezer ez zuela irabazi esaten zuten, eta horrenbestez, ezerk ez zuela borroka uztera bultzatzen.
Haatik, Gipuzkoako prentsan, beste titular bat irakur zitekeen: matxinatuak Extremadurako frontean aurrera egiten ari zirela.
Testuinguru horretan jaio zen Puerto, gerora, militante komunista izango zena.
Juan Puerto Alternatibako militantea.