Valladolidek puntu bakarreko aldea ateratzen zion Bidasoari, baina ez du aukera baliatzen jakin, eta 30-26 galdu du.
Porrota jasota bueltatu da etxera Bidasoa. 30-26 galdu zuen atzo Valladoliden kantxan. Bi taldeak aurten igo berriak dira, eta puntu baten aldea baino ez zeukaten sailkapen nagusian, baina Irungo taldeak ez zuen aukera baliatzerik izan.
Edonola ere, 11.en postuan jarraitzen du sailkapen nagusian, atzoko partidaren aurretik bezala, baina bultzada hartu, eta jaitsierako postuak behin betiko utzi eta sailkapenean gora egiteko helburua du Bidasoak.
Hurrengo jardunaldia Artalekun jokatuko dute irundarrek, eta bi puntuak etxean geratzeko aukera bikaina izango dute, azken sailkatua, Morrazo, jasoko baitute.
Bidasoa eskubaloia