Hilaren 15a arte dago izena emateko epea. Ikusi iazko argazkiak.
Panpinaren kalitate artistikoa zaindu behar da ahalik eta gabonsari handiena lortzeko
Ireki dute Hondarribiko Haurren Olentzero Lehiaketan izena emateko epea. Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatzen du eta 16 urtetik beherako haurrei zuzenduta dago. Talde bakoitzak zortzi eta hamaost partaide artean izango ditu eta Gazteen Zerbitzuan eman behar dute izena hilaren 15a baino lehen. Hor jasoko dute lehiaketarako jakin beharreko guztia.
Hilaren 24an egingo dute Haurren Olentzero Lehiaketa, hortaz, badago panpina egiteko eta abestiak entseatzeko nahikoa denbora.
Olentzero kantatzea ezinbestekoa izaten da gabonsaria lortzeko, baina epaileen aurpegietan irribarrea ikusi nahi duenak koreografia ere landu behar izaten du.
80 eta 150 euro bitarteko gabonsariak banatuko dituzte, panpinaren kalitate artistikoaren arabera, “beti ere kontuan hartuz partaideen adina”.
Ikusi iazko argazkiak