Larunbatean bertso bazkaria egingo dute Erlaitz elkartean, Irunabar bilgunearen eskutik.
Bota diote desafioa elkarri. Larunbatean ikusiko da zein den emaitza. Txingudi vs Zarautz. 14:00etatik aurrera, bertso bazkaria egingo dute Irungo Erlaitz elkartean, Irunabar bertso bilguneak antolatuta.
Zarauztik Aitor Urbieta, Beñat Jauregi Fede eta Markel Eizagirre etorriko dira, eta Txingudiko ordezkariak Gotzon Aizpiolea, Andoni Zelaia eta Aitor Errazkin izango dira. Adrian Arruti ariko da gaiak jartzen.
Norbaitek bazkarira joan nahi izanez gero, aurretik abisatu beharko du zenbat joango diren esanez 690 06 58 26 (Abel) edo 669 36 65 89 (Egoitz) telefono zenbakietan edo honako
posta elektronikoan. Irunbarreko kideek eurek prestatuko dute otordua.
Aitor Errazkin izango da Txingudiko ordezkarietako bat.