Xabier Alonsok ezin izan zuen esperotako helburua bete, giharretako arazoak medio.
Angela Gonzalez Cano BAT Bidasoa Atletiko Taldeko atleta laugarren geratu zen munduko 100 kilometroko txapelketan, beteranoetan. 10 ordu 40 minutu eta 32 segundoko denbora egin zuen, kilometroko 06:24ko erritmoa eramanez.
Txapelketa hori azaroaren 27an izan zen Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia). Hain zuzen, Murtziako Txapelketarako ere puntuagarria zen proba, eta bigarren tokian bukatu zuen.
Xabier Alonso (BAT) Espainiako txapeldunordeak ere parte hartu zuen proba horretan, eta
esperotako helburua ezin izan zuen bete giharreko arazoak medio. Lehen 60 kilometroetan erritmoa mantentzea lortu zuen, baina, ondoren, gainkargak medio, ezin izan zuen jarraitu. Azkenean, 8 ordu 29 minutu eta 10 segundo denborarekin iritsi zen helmugara kilometroko 5:05ko erritmoa eramanez.
Espainiako txapelketa 7 ordu eta 39 minutuko denbora egin zuen, eta helburua marka hori 20 minututan jaistea zuen.
Xabier Alonso (ezkerretik hasita, lehena) podiumean, Espainiako txapelketan, joan den ekainean.