Euskararen Egunaren atarian, Mintzodromo Gaztea egin dute Mendibil merkataritza zentroan
Euskararen Egunaren atarian, Mintzodromo Gaztea egin dute Mendibil merkataritza zentroan. Bertan, Irungo hiru ikastetxetako (Hirubide, La Salle eta San Vicente de Pauleko) DBH 4ko ikasleek parte hartu dute, eta, modu dinamikoan, euskararen inguruan motibatzeko hainbat galdera egin dizkiete.
Lauzpabost laguneko taldeetan banatu dira, eta aisialdian zer egiten duten galdetu diete: astean zehar, asteburuan eta oporretan. Taldeak 15 minutuero aldatu egin behar izan dute, eta mahaian bakarrik idazkaria geratu da, denek ikuspegia kontuan hartzeko.
Gazteen mintzodromoa, Mendibilen.