Lehen aldiz, Gaztedromoa egiten ari dira Hondarribian, bihar ospatuko den Euskararen Egunari lotuta.
Hiru ikastetxeetako hamabost urteko ikasleak ari dira parte hartzen
Gaztedromoa egiten ari dira lehen aldiz Hondarribian. Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste honetarako, eta horietako bat da gaur goizez Kasino Zaharrean burutzen ari direna, gazteen mintzodromoa.
Aurrenekoz antolatu du Euskara Zerbitzuak Gaztedromoa, eta Hondarribiko hiru ikastetxeetako hamabost urteko gaztetxoak elkartuko ditu. 09:00etan hasi da eta 13:00ak arte iraungo du, bi txandetan.
Helduen mintzodromoaren formatu bera du. Hau da, gazteek lauko taldeak osatuko dituzte dinamizatzaileek zehaztutako gai batez solasteko; denbora bat agortuta, mahaiaz aldatuko dira, eta solaskide berriekin beste gai bati buruz ariko dira blagan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak ari dira dinamizatzaile lanak egiten.
Kontsultatu Euskararen Eguneko ekitaldiak, agendan