Abenduaren 10ean eta 11n Gabonetako Oparideien Merkatua egingo dute Itsas Etxean.
Hemeretzi saltokik parte hartuko dute Gabonetako kanpainan
Gertu dira Gabonak eta egun horien gerturatzearekin batera, garaiko merkataritza kanpaina abiatuko dute Hondarribian. Aurten ere, oparideien erakusleihoa jarri eta zozketak egingo dituzte, baina berrikuntzekin dator kanpaina, horien artean Gabonetako Oparideien Merkatua, abenduaren 10-11ko astebururako antolatzen ari direna.
Hemeretzi merkatarik egin dute bat udalarekin batera antolatu duten kanpainarekin eta horien ordezkaritza bat elkartu zen atzo Maria Serrano Merkataritza zinegotziarekin, Itsas Etxea Auditoriumean Gabonetako ekitaldi sorta aurkezteko.
Serranoren hitzetan, herritarrek herrian erostea bilatzen dute: “Kanpainaren helburu nagusia bertako merkataritzan erostea sustatzea da. Hori lortzeko bi bide erabiliko dira: alde batetik, hiriko denden eskaintza eta bere esklusibotasuna, kalitatea eta hurbiltasuna ezagutaraztea. Bestetik, eskola-opor garaian egunero jarduerak antolatzea, hondarribiarrak hirian geratzeko (ikusi egitaraua behean)”.
Erakuslehio kolektiboan kalitatezko promozioak aurkitu daitezke
Aurreko bi urteetan bezala, ‘oparideien’ erakusleihoa jarriko dute San Pedro kalean, herriko saltokietan aurkitu daitezken produktuen eta abendurako eskaintzen berri emango dituena. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere zozketa egingo dute: “Bigarren urtez opari txartelen zozketak antolatu dira kanpainan parte hartzen duten dendetan erosteagatik”. Abenduaren 22an eta urtarrilarn 5ean 250 euroko hamarna txartela zozkatuko dituzte, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erabiltzeko.
Oparideien lehenbiziko azoka
Gabonetako kanpaina elkarlanean antolatu dute udalak eta merkatariek. Hainbat bilera egin dituzte eta zinegotziak atzo adierazi zuenez, lanketa osoa merkatariekin batera egin da: “Egin ditugun bileretan lankidetza giro oso egokia sortu da eta egitarauan dauden proposamen asko merkatariek egindakoak dira. Serranok, erantzi zuenez, udalak 60.000 euro inbertituko ditu kanpainan eta 39.900 euro ostiralean piztuko duten
argiteria berezian. “Gabonetako argiak kale gehiagotan jarri ditugu aurten”.
Basque Marketeko formula errepikatuko du Gabonetako Oparideien Merkatuak
Baina berrikuntza nagusia Gabonetako Oparideien Merkatua izango da. Abenduaren 10ean eta 11n egingo dute Itsas Etxea Auditoriumean, eta hamabi erakustokirentzako lekua izango da. Udaberrian egin zen Basque Marketen formulari jarraituz, eskulanek, zuzeneko kontzertuek, eta dantzak osatu egingo dute astebururako merkatua.
Gabonetako ekitaldien egitaraua
Abenduak 10 eta 11
- Gabonetako Oparideiak Merkatua. Itsas Etxea Auditoriumean. 11:00etatik 20:00etara.
Abenduak 16
- Magia saioak. Dendetan zehar. 17:00etatik 19:00etara.
Abenduak 17
- Oparideiak Shopping Festibala. Dendetan zehar. Egunean zehar
- Klink Elkarteko abesbatza, Gabonetako kontzertua. Portuko Elizan. 20:30tan
Abenduak 18
- Hondarribiko Hiria Musika Bandaren Gabonetako kontzertua. Itsas Etxea Auditoriumean. 12:30tan.
Abenduak 19
- Gospel Jaialdia. Kultur Etxean. 20:00etan
Abenduak 20
- Gospel Jaialdia. Amute Udal egoitzan. 20:00etan
Abenduak 21
- Santo Tomas. Eskulanak saltzeko postuak, elikagaiak, txozna. Portu Auzoan 10:00etatik 20:00etara.
Abenduak 22
Gospel Jaialdia: Mendelu Udal egoitzan. 20:00etan.
Abenduak 23
- Pilar Peña akademiaren dantza saioa. San Pedro kalean. 12:00etan.
- Olentzerorentzako gutunak jasotzea. Portuan eta Hirigune historikoan. 18:00etatik 21:00etara
- Eskifaia Abesbatza, Gabonetako kontzertua. Portuko Elizan. 19:30etan.
Abenduak 24
- Haur Olentzero Lehiaketa. Santiago kalean, 10:00etan. Gabon-sari banaketa. Gipuzkoa Plazan, 12:00etan.
- Haurren gabon-kanta jaialdia. Gipuzkoa Plazan. 17:15etan.
- Helduen Gabon-kanta eta Olentzero jaialdia. Gipuzkoa Plazan. 17:45etan.
Abenduak 26
- Txalaparta tailerra. San Pedro kalean. 17:00etatik 19:00etara.
Abenduak 27
- Puzzle txapelketa bikoteka, 3-16 urte. San Pedro kalean. 17:00etatik 19:00etara.
Abenduak 28
- Haur jokoak, aspaldikoak. San Pedro kalean. 17:00etatik 19:00etara.
Abenduak 29
- Famili antzerkia: GU, Borobil teatroa konpainiarena. Itsas Etxea Auditoriuma. 18:00etan.
Abenduak 30
- Jaiotza Biziduna. Gernikako Arbolan. 19:00etan.
Abenduak 31
- Sport Mundiren San Silvestre solidarioa. Herrian zehar. 16:00etan.
Urtarrilak 1
- Ballet errusiarra: Maria Guasarenco (familia osoarentzat). Itsas Etxea Auditoriumean. 19:00etan.
Urtarrilak 2
- Ondare Kultur Elkartea. Xagua, ipuin kontaketa. Dendetan zehar. 17:00etatik 19:00etara.
Urtarrilak 3
- Lanbroa Multilingual Music Academy. San Pedro kalean. 17:00etatik 19:00etara.
Urtarrilak 4
- Errege magoen postaria. 18:00etan Mendelutik abiatuko da eta Amuten, Hirigune Historikoan eta Portu auzoan umeen gutunak jasoko ditu.
Urtarrilak 5
- Errege Magoen Kabalgata hiriko auzoetan zehar. 17:45tan Mendelutik abiatuko da Amutera. 19:00tan Kai Zaharrera iritsiko da.
Urtarrilak 7
- Erraldoiak eta buruhandiak. Hirigune Historikoan eta Portu Auzoan. 11:00etan.
- Demode Quartet. EPA! Itsas Etxea Auditoriumean. 20:00etan.
Urtarrilak 8
- Familientzako zinema: Zikoinak. Itsas Etxea Auditoriumean. 18:00etan.