Mutilen nahiz nesken taldeak garaile izan dira asteburu honetan Euskal Herriko Kopaz gain, baita Gipuzkoako Kopan ere.
Joan den asteburuan Euskal Herriko Kopako eta Gipuzkoako Kopako partidak jokatu zituen Bidasoa XXIk, eta bi lehiaketetan bikain ibili zen: mutilen nahiz nesken taldeak garaile izan ziren.
Euskal Herriko Kopa etxean, Azken Portun, jokatu zuten Getxoren kontra, eta mutilen 146 puntuko abantaila atera zien bizkaitarrei. Nesken taldeak, berriz, 121 puntuko aldearekin gailendu ziren. Bakarka garaipen gehien lortu zituena Catalina Corro izan zen, lau aldiz irabazita (100 eta 200 metro bularrean, 400 metro estiloan eta 200 metro tximeletan). Mutiletan hiruna garaipen lortu zituzten Oskitz Agilarrek (50, 100 eta 200 metro librean) eta Ion Mujikak (50 eta 100 metro bizkarra eta 100 metro estiloan).
Gipuzkoako Kopan ere 180 puntuko abantailarekin nagusitu ziren mutilak, eta neskek 6 puntuko aldearekin irabazi zuten. Bina garaipen lortu zituzten Gorka Olaizolak (100 eta 200 metro librean) eta Unai Arruabarrenak (100 metro bular eta 100 metro bizkarrean).
Bidasoa XXI Euskal Herriko Koparekin.