ELA sindikatuak aurreratu duenez, gaurko udalbatzarrean parte hartuko du, eta aurretik elkarretaratzea egingo du, udaletxe parean.
Gaur azaroko ohiko udalbatzarra izango da, eta gai zerrendan bildutako puntuen artean, hirigintza arlo bi izango dira, eta biei behin betiko onespena emango diete; batetik, Uranzu pilotalekua eta Sarjia parkearen planari, eta bestetik, San Migel-Anaka planari. Guztira, hamar puntu izango dituzte zinegotziek eztabaidatzeko.
Horrez gain, ELA sindikatuak aurreratu duenez, gaurko udalbatzarrean parte hartuko du; batetik, pleguetan klausula sozialak sartzea eskatuko du, eta, bestetik, etxez etxeko laguntzan azpikontratatutako langileen egoera salatuko du. Hain zuzen, elkarretaratzea egingo du udaletxearen aurrean, plenoaren aurretik.
Gobernu batzarra
Gaur tokiko gobernu batzarrak bilkura izan du, eta landu duten puntuetako batean uko egitea proposatu dute Korrokoitz eremuko Plan Berezia aldatzeko erredakzioaren kontratazioari. Hain zuzen, hilabete honen hasieran, udalak Korrokoitzerako Plan Berezi berri bat egiteko asmoa azaldu zuen, eta horretarako, bizilagunak kontuan hartuko dituela esan zuen.
Buakatzear den legealdiko udalbatzarra, Irunen