Larunbatean, gainontzeko zinema aretoetara iritsi eta biharamunean proiektatuko dute Igelak film luzea Hondarribian, Euskararen Nazioarteko Egunean. Gainera, Itsas Etxea Auditoriumeko ohiko prezioan jarri dute sarreraren prezioa, hau da, 4 euroan. Horrela, Patxo Telleriaren pelikula aldi berean eta merkeago ikusteko aukera izango da herrian.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke Arma Plaza kultur gunean (ostirala, azken eguna), edo Interneten, Kutxabanken atarian. Agortuko ez balira, larunbatean ere izango da erosteko aukera, Itsas Etxeko leihatilan, emanaldia baino bi ordu lehenagotik.
Patxo Telleriak zuzenduriko lana da Igelak eta aktore taldean aurpegi ezagunak daude, hala nola, Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga irundarra, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Ramon Agirre, Mikel Telleria eta Elena Irureta. Hondarribian bezala, Euskal Herriko areto gehienetan euskara hutsez botako dute; hemendik kanpora, aldiz, gaztelaniaz edo euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Zinemaldiko Zinemira atalean ikusteko aukera izan zen eta hilaren 25ean aurre-estreinaldia antolatu zuten Bilbon. Orain arte, filmak oso harrera ona izan du.
Komedia arina da, baina gai serioetatik abiatzen dena (ikusi trailerra, behean). Izan ere, delitu ekonomikoengatik atxilotzen duten banku-sukurtsal bateko zuzendariaren istoria kontatzen du filmak. Bakarrik utzi dutela ikustean, ihes egitea erabakiko du, kartzela saihesteko. Etxe kaleratzeen kontrako elkarte batek okupaturiko eraikin batean bizitzen hasiko da eta haien konfiantza bereganatzen saiatuko da; dirua lapurtu nahi die, atzerrian bizitza berria hasteko.
Gero, baino merkeago
Ez da ohikoa filma bat estreinatu eta zine aretoetan dagoen bitartean Hondarribian ikusi ahal izatea. Normalean, zinema aretoetatik pasatu eta aste edo hilabete batzuetara iristen dira filmak Itsas Etxera. Geroago, baina baita merkeago ere bai. Helduentzako zinema emanaldien prezioa 4 eurokoa izaten da, eta 3 eurokoa familia zinema proiekatatzen denean. Badira salbuespenak, esaterako, joan den astean, Refugiago filmaren sarrerak 3 euro balio zuen; Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren barruko ekitaldia zen.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.