Arma Plaza Fundazioak bat egin du Euskararen Egunarekin eta larunbatean tren berdea aterako du kalera doan. Bi ibilbide egingo dituzte, 11:00etan eta 12:00etan San Juan de Dioseko biribilgunetik abiatuta, biak euskaraz, eta biak dohainik.
Hori bai, erreserba egitea ezinbestekoa da. Telefonoz egin daiteke, 943 64 36 77 zenbakira deituz, edo posta elektronikoz.
Arma Plazak argitu duenez, hiriko ibilbidea egingo du trenak: “Higer lurmuturrera joango da, eta Bidasoa bokaleko zein Ipar Euskal Herriko ikuspegi paregabeez gozatzeaz gain, Portu auzoko mugimendua eta XVI. mendeko harresien aztarnak ikusteko aukera izango da, gida batek, historiaren hainbat pasadizoren berri ematen duen bitartean”.
Honako ibilbidea egingo du trenak larunbatean: San Juan de Diosetik atera, Bidasoa ibilbidetik Portu auzoa zeharkatu, handik hondartzara, San Telmo gaztelura, eta goikaldeko errepidetik berriz behera egingo du, Portu auzora. Portua eta Harresilanda zeharkatu ondoren, abiapuntura itzuliko da.
Hiriko ibilbidea egingo du tren berdeak Euskararen Egunean
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.