Sakelekoa, tableta edo ordenagailua euskaraz nahi dituzula eta ez dakizula nola lortu? Blaganek lagunduko dizu.
Sakelekoa, tableta edo ordenagailua euskaraz konfiguratu nahi duzula eta ez dakizula nola egin? Oso erraza da, izena eman Hondarribiko Blagan Euskara Elkartea antolatzen ari den tailerrean eta lortzen lagunduko dizute.
Abendua erdialdean egingo dute, oraindik zehaztu gabeko data batean. Taldea osatzen dutenean erabakiko dute noiz egin eta izena emandakoekin harremanetan jarriko dira.
Izena eman tailerrean
Blaganek azaldu duenez, tailer parte hartzailea izango da, “elkarlanean bakoitzaren ordenagailu, tableta edo mugikorreko sistema eta programak euskaraz ipintzeko eta ezagutzak, esperientziak eta kezkak elkar trukatzeko”.
Hori bai, ezinbestekoa da izena ematea. Zalantzaren bat edukiz gero, larunbatean galdetu daiteke, Euskararen Egunaren harira Blaganek egingo duen triki-poteoan. 12:30ean hasiko dute, Santa Maria Madalena plazan. Triki-poteoaren ondoren
bazkaria egingo du Blagan elkarteak Olagarron.
Tailerra parte hartzailea izango da