Film onenaren saria eskuratzearekin batera, publikoarena ere eraman du.
Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren sariak banatu zituzten joan den larunbatean, Oiasso museoan. Film onenaren saria
Saving Mes Aynak lanak eskuratu zuen, Brent E. Huffmanek zuzendutakoa. Film onenaren saria lortzearekin batera, publikoarena ere eraman zuen.
Mes Aynak Afganistango lurralde bat da altxor arkeologiko handia duena. Nahiz eta arkeologo eta herritarrek bertako ondarea defendatu, badirudi, arrazoi ekonomiko, politiko eta kulturalen arabera, desagertzera kondenatua dagoela.
Arkeolan Saria, berriz,
Tecnologia mineira romana: O Ouro de Tresminas lanarentzat izan zen. Rui Pedro Lamyk erromatar meatzaritzaren ustiapenaren garrantzia nabarmentzen du lan horretan. Urrea biltzera bideratzen zen ondare harrigarria erakusten dute dokumentaleko irudiek, eta narrazio eta kontakizuna ere txalotu zituen epaimahaiak.
FICAB 2016 sariak banatu dituzte.