Indarkeria matxistari aurre egitea denon ardura dela nabarmendu zuten atzo arratseko elkarretaratzetan, eta konpromisoak hartzera deitu.
Errenteriako zumardian, zifra gordinetan irudikatu zuten indarkeria matxistaren gaitza.
Indarkeria matxista mundu osoko emakumeek egunero eta uneoro sufritzen duten arazoa dela salatu zuten atzo ehunka herritarrek arratsean mugimendu feministak deituta egin ziren protesta ekitaldietan.
Erasoen aurreko haserrea adierazi zuten, eta indarkeria matxistari aurre egiteko ardura jendarte osoarena dela nabarmendu, bide horretan konpromisoak hartzera deituz.
Indarkeria matxistarik gabeko jendartea, soilik berdintasun irizpideetan eraiki daitekeela defendatu zuten elkarretaratzeetan.