18-25 urte arteko 25 lagunek prozesu batean parte hartuko dute, eta proiektu errealak martxan jarriko dituzte.
Ideiatik negozio aukerara proiektua martxan jarri du Irun Ekintzan-ek. Horren arabera, 18-25 urte arteko 25 lagunek prozesu batean parte hartuko dute, eta proiektu errealak martxan jartzen ikasi eta gauzatuko dituzte. Ondoren, hamabi ideia onenak hautatuko dituzte, eta horiek aurrera jarraituko dute programarekin.
Hamar saiotan negozio bat nola gauzatu ikasiko dute, prototipo bat baliatuko dute, eta garatutako ideia bezeroei nola saldu irakatsi eta azalduko diete. Horrez gain, beste bi talde lan saio izango dituzte, eta aholkularitza pertsonala. Bidasoa Bizirikeko co-working espazioa eskainiko dute.
Astearte honetan, hilak 29, informazio saio bat egingo dute, 17:00etan, Irun Factoryn. Interesdunei irekita dago, baina aurretik
email honetara idatzi edo 943 63 39 37 telefono zenbakira deitu behar da.
Ekintzailetza