Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janarien bilketa egingo du gaur eta bihar Hondarribian.
San Jose ikatetxeko ikasleak, Eroskin, Elikagai Bankuaren bilketan laguntzen
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak janari bilketa egingo du gaur Hondarribian, azken urteetan Gabonen aurretik egiten duten bilketa handiaren barruan. Hondarribian, Eroski eta Dia supermerkatuetan egongo dira elikagaiak biltzen, gaur (ostirala) eta bihar. Nola lagundu jakiteko eta zalantzarik izanez gero, galdetu saltokietan egongo diren boluntarioei.
Eta gaur arratsaldean, bestelako bilketa bat egingo dute, kirol kaian. Hondarribiko Itsaskari Baitak antolatuta,
Gabonetako II. Haur Margo Lehiaketa Solidarioa egingo dute, 4-12 urteko haurrei zuzenduta. Parte hartzeko azukrea (tetra-brikean) edo tea (kutxetan) eraman behar da. 17:15ean hasiko da eta 19:00etan merienda banatuko dute.
Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dituzte elikagai horiek, Añanako Gatz Harana Fundazioak eman dien tona bat gatzarekin batera. Marrazkiak ere Greziara bidaliko dituzte, haur errefuxiatuen artean banatzeko.