Musika eskolako ikasleek Santa Zezilia ospatu dute. EHMEk bederatzigarrenez antolatu du Musikalean jarduera.
Kolore gorria aukeratu dute Musikalean jardueraren bederatzigarren ekitaldirako
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolatuta, Musikalean jarduera egiten ari dira astean zehar, Santa Zezilia egunari lotuta. Jarduera kalean egiteko sortu bazuten ere, Hondarribiko Musika Eskolak aterpean burutu du aurtengo Musikalean, kalean ez zelako ezertarako giro.
Urtero kolore bat aukeratzen du EHMEk eta aurten gorria izan da. Bada, kolore horretako elastikoak jantzita Kultur Etxeko areto nagusiko taulara igo ziren musika eskolako ikasleak: piano, flauta, gitarra eta Hizkuntza Musikaleko 2. Mailakoak.
Gurasoen eta lagunen aurrean, hainbat pieza interpretatu zituzten, horien artean ekitaldirako propio sorturiko
Musikalean doinua.