Txapartegitarren jatetxeak Michelin izarra mantendu du hemeretzigarren urtez jarraian.
Hondarribiko Alamedak Michelin izarra mantenduko du beste urtebetez. Atzo jakinarazi zuten Espainiako Estatuko Michelin izarra jasoko duten jatetxeen zerrenda eta bertan ageri da Txapartegi anaien Alameda jatetxea.
Dudarik gabe, meritu handiko izendapena da, igotzea bezain zaila edo zailagoa baita hor goian mantentzea. Duela hemezortzi urte jaso zuen lehen izarra Gorka Txapartegik. Gaurtik, hemeretzigarrenez, Michelin izarra izango du Alamedak.
Alameda jatetxea, Hondarribiko Zumardian