Bihar jokatuko du Espainiako selekzioak 20 urtez azpikoen munduko txapelketako final laurdeneko partida, Ipar Korearekin.
Mariasun Quiñones atezain hondarribiarrak urrats batera ditu 20 urtez azpikoen Papua Ginea Berriko Munduko Txapelketako final erdiak. Espainiako selekzioa arazorik gabe sailkatu da final laurdenetarako, multzoen faseko azken partida Nigeriaren kontra galdu badu ere (1-2). Lehen bi partidak irabazi eta gero —5-0 Kanadarekin eta 1-0 Japoniari—, afrikarrekin huts egin zuen Espainiak, eta multzoko bigarrena bezala sailkatu da final laurdenetara.
Hala, nahi baino aurkari zailagoa izango dute Quiñonesen talde kideek, Ipar Korea. Hondarribiarraren ustez, Nigeriaren kontra galtzeak hobetzeko balioko die: “Nigeria talde azkarra eta indartsua da, behin baino gehiagoetan ezustean harrapatu gaituzte, egoera batzuk salbatu ditugu, baina beste batzuk ez”.
Euskal Herriko goizeko zazpietan izango da partida, Papua Ginea Berriko 16:00etan.
Mariasun Quiñones, Nigeriaren aurkako partidan (argazkia: Getty Images)