Hondarribiko Turismo eta Merkataritza departamentuak erakusleiho lehiaketa deitu du seigarrenez.
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Gabonetako VI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, “Gabonak apaintzeko beste urrats bat emateko”. Parte hartu nahi duten komertzioek abenduaren 1etik 17ra BAZ bulegoan jakinarazi behar dute, eta abenduaren 19rako apaindu behar dute erakusleihoa, eta urtarrilaren 7ra arte mantendu.
Lehiaketarako propio aukeratutako epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan eta hiru sari banatuko ditu, 450, 300 eta 200 eurokoak.
Mara bitxi-denda, iazko erakusleiho lehiaketako irabazlea