Hondarribiko Musika Eskolak asteazkenean ospatuko du Santa Zezilia, Kultur Etxeko areto nagusian.
Hondarribiko Musika Eskolak asteazkenean ospatuko du Santa Zezilia, hilaren 23an. Piano, flauta, gitarra eta 2. Hizkuntza Musikaleko ikasleek kontzertua emango dute Kultur Etxeko areto nagusian, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolaturiko Musikalean jardueraren barruan. 18:30ean hasiko da emanaldia.
EHME duela zortzi urte hasi zen Santa Zeziliaren bueltan Musikalean antolatzen; hortaz, bederatzigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Helburua, “musika geletatik ateratzea eta herrietan jai giroa sortzea” du. Izenak dioen bezala, musika kalera ateratzea da xedea, baina biharko iragarri duten eguradi euritsua dela-eta, Musikalean Denda kaleko eraikin barruan egitea ez da plan txarra.
Hondarribiko Musika Eskolak hasieratik parte hartu du Musikalean jardueran, eta aurten ere ez du hutsik egingo, aterpean izango bada ere.
Iazko Musikalean ekitaldia. Aurtengo elastikoa gorria izango da.