Txirrin-txirrin, bidegorria egin! kanpainaren barruan elkarretaratze berezia egin du Abotsanitzek gaur goizean, 07:30etik 08:00etara. Baserritarren etorbidearen eta Aspunea kalearen arteko izkinan elkarretaratu dira, institutuko maldaren hasieran, ikasleak eskolara joateko orduan. Modu horretara, eskolara bizikletaz arriskurik gabe joan ahal izatea aldarrikatu dute.
Baserritarren etorbidean abiadura mugatzeko radarrak dauden arren, azken urteetan bizikleten eta ibilgailuen arteko zenbait istripu izan dira bertan. Etorbidean ez dago bidegorririk eta errepidearen zabalera ez da handia; auzoko espaloiak ere oso estuak direnez, eskolara bizikletaz joaten direnak nahitaez errepidetik joan behar dira.
Lehen aldia da Abotsanitz ikasleak institutura sartzeko orduan kontzentratzen dela, eta asteazkenean eta ostiralean ere elkarretatzeko asmoa adierazi du. Orain arte, Mendeluko biribilgunean eta Amuten egin dituzte ekitaldiak, ostiral arratsaldetan.
Institutuko maldaren hasieran elkarretaratu dira gaur