Hilaren 26an bisitatuko dute, piztu baino ordu batzuk lehenago. Ikatza nola egiten den ezagutzeko aukera izango da. Ekitaldia irekia da.
Larunbatean piztuko dute txondorra, eta abenduaren 18an aterako dute ikatza bertatik
Garai batean ikatza nola egiten zen ezagutzeko aukera izango da Mintzalaguna programaren hurrengo irteeran. Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna egitasmoa Oiartzungo Arditurriko txondorrera joango da hilaren 26an, goizeko 11:00etan.
Egun horretan piztuko dute Arditurriko txondorra, arratsaldez, eta piztu aurretik aukera izango dute hondarribiarrek nola eraiki duten eta ikatza nola egiten den ezagutzeko. Bisita gidatua egingo dute, ikazkinen beraien azalpenak entzungo dituzte.
Izena emateko aukera zabalik dago ostegunera arte. Telefonoz egin daiteke, 688 86 53 98 zenbakira deituz, edo Mintzalaguna programako
posta elektronikora idatziz.
Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen irteera guztiak bezala, edozeinentzat irekia da, baina Mintzalaguna programan izena emanda daukatenek lehentasuna dute, lekuak betez gero. Bestela, “jendeak izena eman ahala betetzen joango dira”, azaldu du Euskara Zerbitzuak.