Hondarribiko Itsaskari Baitak gabonetako haur margo txapelketa antolatu du hilaren 25erako. Marrazkiak Greziara bidaliko dituzte, haur errefuxiatuei emateko.
Hondarribiko Itsaskari Baitak haurrentzako Gabonetako margo lehiaketa antolatu du bigarrenez. Gaur zortzi egingo dute, hilaren 25ean, arratsaldez. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta, parte hartzeko, ezinbestekoa da azukre (tetra-brik ontzian) edo tea (kutxa batean) eramatea. Izan ere, Itsaskari Baitaren ekitaldiak bat egin du Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldearen azken kanpainarekin. Bildutakoa Grezia mendebaldeko zenbait kanpalekuetan banatuko dute.
Hilaren 25ean egingo dute Gabonetako II. Haur Margo Txapelketa Solidarioa, Hondarribiko Itsaskari Baitan. 17:30ean hasiko da ekitaldia eta 19:00ak arte izango da marrazteko denbora. Ordu horretan merienda banatuko dute antolatzaileek eta 19:30ean sari banaketa egingo dute.
4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete lehiaketan, hiru mailetan banatuta. 4-5 urtekoek, antolakuntzak banatutako marrazki bat margotu beharko dute; gainontzekoek, 6-8koek eta 9-12koek, marrazketa librea egin dezakete, beti ere, honako gaiari jarraituz:
Gabonak, bakea eta maitasuna munduan.
Sari potoloak eta politak
Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek izango dute saria: Familian bela egiteko bono bat edo hurrengo udaran optimist-eko ikastaro bat, aukeran. Horrez gain, epaimahaiaren araberako marrazki onena, Itsaskari Baitako bazkideak zoriontzeko txartelan erabiliko dute.
Baina, marrazki sarituez gain, beste guztiek ere izango dute sari sinbolikoa. Hondarribia-Katsikas taldeko boluntarioek Greziara bidaliko dituzte, kanpalekuetako haur errefuxiatuen artean banatuko dituzte.
Txapelketako oinarriak
Greziara bidaliko dituzte marrazki guztiak, ume errefuxiatuen artean banatzeko