18-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta abenduaren 9a baino lehen eman behar da izena.
Olentzerok ekartzen dituenak nahiko ez direlako, etxean edo kuadrillan lagun ikustezina egiten dutenak geroz eta gehiago direlako, edo aurreko urtekoa arrakastatsua izan zelako, Hondarribiko Gazteen Zerbitzuak opari tailerra antolatu du aurten ere. 18-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da, abenduaren 13an, 14an eta 15ean egingo dute, arratsaldez, eta dagoeneko izena eman daiteke.
Ahalik eta opari politena egiten ikastea da kontua. Horretarako, Santamariamadalena arte tailerraren laguntzaz, eskulanak, josketa, kustomizazioa, estanpazioa, birziklapena, eta abar landuko dituzte.
Abenduaren 9ra arte eman daiteke izena iGazte bulegoan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da. Informazio gehiago behar duenak, gazteen zerbitzuan lor dezake, aipatutako ordutegian bulegora joanda, 943 64 47 52 telefono zenbakira deituta, edo
posta elektronikoz idatziz.
Hiru saiokoa izango da tailerra