Patata Tropikalaren obra da, iratxoek ospatzen duten naturaren festaz jarduten duena.
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, eta azken urteetako ohiturari eutsiz, haurrentzako antzerkia izango da bihar (ostirala) Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan. Patata Tropikala antzerki laborategiak
Kondaira baten truke antzezlana taularatuko du, euskarazko erabilera sustatzeko helburua duten Neguko Jardunaldien barruan.
Iratxoen naturaren festa kontatzen du obrak. Marrubi tarta egiten dute ospatzeko eta, labean dagoen bitartean, Izaro eta Kixmi naturaren zaintzaileen kondaira kontatuko du Izar iratxoak.
Emanaldia doan da. Aitzakiarik ez, hortaz, ez agertzeko.
Hondarribiko haurrek oso ondo ezagutzen dute Patata Tropikala