Mendi buelta egingo dute igandean eta bisita gidatua gazteluan.
Hondarribiko Blagan Euskara Elkarteak Amaiur gaztelua bisitatuko du igandean, hilaren 20an. Goizeko plana antolatu dute Baztan aldean. Mendi bueltatxoa egingo dute, Arizkunetik abiatuta eta bertara iritsita. Bidean, Bozatetik eta Amaiurretik pasako dira eta, Amaiurko gazteluaren historia ezagutzeko aukera izango dute, bisita gidatuan.
Blaganeko kideek hondarribiarrei dei egin diete, haiekin joateko: “Ibilbide zoragarria izango da gune historikoak zeharkatuz”. Animatzen denak Zumardira joan beharko du, bertatik abiatuko baitira goizeko zortziak eta erdietan.
Amaiurko gazteluaren aztarrenak