Atzoko ilargiaren eraginez, itsasbehera oso baxua eta itsasgora izugarri altua izan dira gaur.
Amuteko zubiko zuloa estali du ur mareak arratsaldean
Atzoko super ilargiak ezohiko marea biziak eragin ditu. Goizez, itsasbehera asko jaitsi da eta Bidasoa pasealekuaren parean itsas hondoak ibaiaren hiru laurden hartu ditu.
Arratsaldez, aldiz, izugarri altua izan da itsasgora. Eguraldiaren lasaitzeari esker, uraren maila altua ikustera hurbiltzeko aukera izan da, inolako arriskurik gabe. Irudia Amutekoa da, marearen eraginez asko hazi da Jaitzubia errekaren maila, zubiko zuloa desagertu arazteraino.