Ford Mugarri Arrasatek garaipena lortu du Hondartzan, eta Il Capo Hondarribia aurreratu du sailkapenean.
Jon Romok bi gol sartu zituen. Arrasatek ez zion aukera handirik eman
Il Capo Hondarribia Eskubaloiak Arrasateren kontra galdu zuen igandean etxean (22-23), azken segundoraino erabaki ez zen partida borrokatu batean. Sei minuturen faltan, lau gol atzetik ziren hondarribiarrak, baina kantxan hustu egin ziren eta ezinezkoa zirudiena lortzeko zorian egon ziren. Arrasatearren defentsak eta azken uneko akats propioek puntuatzea galerazi zien.
Lehen zatia oso berdindua izan zen, baina Hondarribia joan zen uneoro aurretik; atsedenaldira 13-12ko emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak. Bigarren zatia ondo hasi zuten etxekoek, baina bost minutu pasata beherakada izan zuten, Arrasatek markagalua irauli zuen eta lau goleko errentarekin jarri zen (17-21). Hortik aurrera, Hondarribiak dena eman zuen, baina minutu pare bat falta izan zitzaion berdinketa lortzeko.
Iñaki Legorburu izan zen hondarribiarren golegile onena, 6 golekin. Mikel Bazkezek eta Ion Bergesek launa sartu ziuzten.
Hurrengoa, Muskizen
Porrotaren ondoren, Debagoienekoak aurreratu dute Hondarribia eta Javi de la Hazaren mutilak 5. postuan daude orain, 10 punturekin, Arrasatek baino 1 gutxiago. Goitik, Urduliz liderrak galdu zuen eta orain Aloña Mendi eta Basauri jarri dira lehen tokian, hamahiru punturekin. Atzealdeari dagokionez, Urdaneta, Tolosa eta Pulpo daude azken hiru tokietan, 1, 3 eta 4 punturekin.
Datorren asteburuan Muskizen jokatuko du Il Capo Hondarribia taldeak. Sailkapenaren erdialdean dago Muskiz, zortzi punturekin, lau partida irabazi eta beste lau galduta.
A priori, hondarribiarrak dira faborito, orain arte gol gehiago sartu eta gutxiago jaso dituztelako. Baina partida kanpoan denez, eta taldeen arteko parekotasuna handia denez, edozer gertatu daiteke. Hondarribia Eskubaloiak irabaziz gero, aurrealdeko postuetan jarraituko luke.