Kontzertua eman du Kultur Etxean. Euskal kantuz osaturiko programa interpretatu dute.
Zumardikoak eta Eskifaia Txiki, hamargarren urteurreneko kontzertuaren lehen zatian
Hondarribiko Zumardikoak abesbatzak kontzertua eman zuen larunbatean Kultur Etxean, aurten hamar urte bete dituela ospatzeko. Iñigo Salaberriaren zuzendaritzapean, euskal abestiz osaturiko programa abestu zuten lepo bete zen aretoaren gozamenerako.
Besteren artean, Maiatz hontan, Segalariak, Saratarrak, Maitia nun zira eta beste hainbat entzun ziren ekitaldian. Neska Zaharrak abestirako, Eskifaia Txiki abesbatzaren eta trikitilarien laguntza izan zuten.