Espainiako selekzioak Kanadari irabazi dio lehen partidan.
Mariasun Quiñones Realeko atezain hondarribiarrak, debuta egin du 20 urtez azpikoen Espainiako futbol selekzioarekin. Atzo, maila horretako Munduko Txapelketa hasi zen Papua Ginea Berrian, eta Espainiak Kanadaren kontra jokatu zuen, aise irabaziz (5-0). Hasieratik jokatu zuen Quiñonesek eta, hortaz, elastiko gorriarekin lehen minutuak izan zituen.
Kanadaz gain, Nigeria eta Japonia ere daude Espainiaren multzoan. Dena ongi, Munduko Txapelketako bigarren faserako txartela arazorik gabe lortu beharko lukete hondarribiarraren taldekideek.
Espainiako selekzioko kideak, Kanadari sartutako goletako bat ospatzen (arg: @SeFutbol)